2019 EHIKF LIZENTZIA

LIZENTZIA BERRI BATEN ESKAERA
1. EHIKF lizentzia eskaera azpiko esteka jarraituz eta eskaturiko datu guztiak beteaz egin
2. Jarraian azalduriko kontu korrontean kuotaren ordainketa egin
3. Jasotako posta elektronikoari erantzun, hurrengo dokumentu guztiak txertatuz:
- NAN txartelaren bi aurpegietako irudiak
- Lizentzia eskatzailearen txartela tamainako argazkia
- Kuotaren ordainagiria
-16 urtetik beherakoek guraso edota tutorearen NAN-aren kopia eta honek sinaturiko baimen orria

LIZENTZIA BATEN BERRITZEA
1. Jarraian azalduriko kontu korrontean kuotaren ordainketa egin
2. Lizentzia@ehikf.eus helbidera posta elektroniko bat bidali, lizentzia zenbakia, izen abizenak eta ordainagiria txertatuz

KUOTAREN ORDAINKETA
2019 denboraldirako ezarritako kuota 60€-koa izango da, eta ordainketa hurrengo kontu-zenbakian egin beharko da: (Laboral Kutxa)
ES83 3035 0189 31 1890021607
Azalpenean eskatzailearen izen-abizenak azaldu beharko dira.

LIZENTZIAREN TRAMITAZIORAKO BALDINTZAK
1. Parte hartu nahi den proba baino 5 lanegun lehenago dokumentu guztiak mezu elektroniko bidez bidaliak egon beharko dira hauek garaiz onartuak izateko.
2. EHIKF ez da okerreko helbide edota datu faltagatik lizentzia heltzen ez den kasuen arduradun egingo.
3. Lizentzia eskatzailearen ardurapean geratuko da datu guztiak zuzenak izatea eta hauek manipulaziorik gabekoak izatea.
4. Ordainagiria txertatzen ez duten lizentzia eskakizunak ezin izango dira tramitatu hau jaso bitartean.
5. 16 urtetik beherakoek guraso edota tutorearen NAN-aren fotokopia eta honek sinaturiko baimen orria gehitu beharko dute.

LIZENTZIAREN BALIOTASUNA
EHIKF lizentzia elkarlanean ari garen federazio ezberdinek antolaturiko probatarako baliozkoa izango da:
-EHIKF Euskal Herriko Inertzia Kirolen Federazioa
-FCI Kantabriako Inertzia Kirolen Federazioa
-FIA Asturiasko Inertzia Kirolen Federazioa
-FGDI Galiziako Inertzia Kirolen Federazioa

Eskatu lizentzia hemen