Federatu zaitez 2019 denboraldirako!!

Kaixo Goitibehera zale.

Eskuragarri dago 2019-ko inertzia kirolen denboraldirako lizentzia. Federa zaitez eta parte hartu segurtasunez Euskal Herrian zehar antolatuko diren goitibehera jaitsiera ezberdinetan.

Gainera, EHIKF-ko lizentzia honekin, beste probintziatako probatan parte hartzeko aukera ere izango duzu, Kantabria eta Asturiasekoak hala nola; bertako federazioek antolaturiko probatan hain zuzen: FCI (Kantabriako Inertzia kirolen Federazioa) eta FIA (Asturiaseko Inertzia kirolen Federazioa).

Ez izan goitibeheren mundu honetan barneratzeko zalantzarik eta murgildu zaitez ezin hobea den giroan.

FEDERATU ZAITEZ 2019 DENBORALDIRAKO!!