2018-2019 EHIKF-ko Batzar Orokorra

Kaixo guztioi!

2018 denboraldia amaituta eta 2019ko denboraldiari indarrez ekiteko, goitibehera zale guztioi Euskal Herriko Inertzia Kirolen Federazioaren urteko batzar orokorrean parte hartzera animatzen zaituztegu. Bertan, federazioko kideak eta antolamendua ezagutzeaz gain, proposamenak aurkezteko aukera izango duzu.

Irabazi asmorik gabeko federazioa da hau, eta guztion artean eginiko bolondres lanari esker dirau bizirik, beraz, probatan parte hartzeaz gain, eman ezazu zure alea goitibeheren mundua den bezalakoa izaten jarrai dezan.

Martxoaren 9an goizeko 10:30etan elkartuko gara Bergarako udal igerilekuetako lehen solairuan. Zatoz zure iritzia ematera!!

Gai zerrenda:
-2018 denboraldiko balorazioa
-2018ko kontuen balantzea
-2019 denboraldira begiratua
-Jaitsiera berrien bideragarritasuna
-Inbertsioak eta besteak
-Galderak eta proposamenak

Batzarrera etortzea konfirma iezaguzu mesedez info@ehikf.eus helbide elektronikora idatziz.