
2019-2020 EHIKF-ko Batzar Orokorra
Kaixo guztioi!!!
2019 denboraldia amaituta eta Idiazabaleko probarekin 2020ko denboraldiari hasiera emanik, goitibehera zale guztioi Euskal Herriko Inertzia Kirolen Federazioaren urteko batzar orokorrean parte hartzera animatzen zaituztegu. Bertan, federazioko kideak eta antolamendua ezagutzeaz gain, proposamenak aurkezteko aukera izango duzu.
Irabazi asmorik gabeko federazioa da hau, eta guztion artean eginiko bolondres lanari esker dirau bizirik, beraz, probatan parte hartzeaz gain, eman ezazu zure alea goitibeheren mundua den bezalakoa izaten jarrai dezan.
Martxoaren 7an goizeko 10:30etan elkartuko gara Bergarako udal igerilekuetako lehen solairuan. Zatoz zure iritzia ematera!!
Gai zerrenda:
-2019 denboraldiko balorazioa
-2019ko kontuen balantzea
-2020 denboraldira begiratua
-Galderak eta proposamenak
Batzarrera etortzea konfirma iezaguzu mesedez info@ehikf.eus helbide elektronikora idatziz.