Txingorpean hasi da 2019 denboraldia

02/15/2019

Aurtengoan bueltan izan dugu Idiazabalgo San Blas jaietako goitibehera jaitsiera. Eguraldiak asko lagundu ez zuen arren, azken jaitsiera puntuagarria hasi arte eguzkia izan zen nagusi tarteka.

13:30etan hasi ziren lehenengoak Gurutzetatik behera jaisten, entrenamenduko txandan bidearen egoera aztertu eta hurrengoetan denborak hobetzeko asmoz. Alfonso anaiak izan ziren erritmo altuena jarri zutenak, atzetik segundu bateko tartean beste 3 partaide zituztelarik, guztiak Neumatikazkoak.

Bigarren txandarako bidea lehortzen Joan zen, eta partaide guztien denborak hobeak izan ziren espero bezala. Honakoan, Maddi Gutierrezek eta Saioa Elorzak osaturiko taldeak istripu larria zirudiena izan zuten bihurgune itxian –osasun-azterketa egin ostean kolpea bakarrik izan zela komunikatu zuten– eta jaitsiera ordu-laurdenez eten behar izan zen.

Azken txanpan, berriz ere eguraldia nagusitu zen; lehen partaideak behera heltzen hasi zirenerako sekulako txingor zaparrada hasi eta amaitu arte ez zuen amore eman, eta honen ondorioz, erakustaldirako aurreikusita zegoen jaitsiera bertan behera uzteko erabakia hartu behar izan zuten antolatzaileek. Probaren amaieran, horrela geratu ziren sailkapenak kategoria ezberdinetan:

Neumatika
1. Julen Markez eta Gorka Markez (01:34:267)
2. Unai Biain eta Adrian Perez (01:35:178)
3. Arkaitz Alfonso eta Xabier Alfonso (01:36:272)

Arinak
1. Aaron Delgado (01:49:692)
2. Francisco Martinez (01:51:534)
3. Ander Odriozola (01:56:377)

Drift Trike
1. Jorge Menocal (02:03:769)
2. Aitor Zabaleta (02:08:010)
3. Unai Ponce (02:08:808)

Euskal Herriko Inertzia Kirolen Federazioa

Goitibehera, Goitibera, Karrilana, Soapbox, Speeddown,... eta mila izen gehiago dira munduan zehar erabiliak inertzia kirolei buruz hitz egiteko. Lehen jaigiroko jolas bat zena, kirol bat gehiago izateko bidean, eta bide horren testigu, gu; EHIKF.

Euskal Herriko Inertzia Kirolen Federazioan, Grabitatezko ibilgailuen inguruko lasterketa eta ekintzak antolatu eta bultzatzen ditugu. Eta gure webgunea den honetan behar duzun informazio guztia beharko duzu gugan gertutatzeko: Euskal Liga, Egutegia, Baldintzak, Aseguruak,...

Azken berriak